Infobeaz

Euskal ordezkaritza BIO International Convention-en

Ekainaren 19tik 22ra BIO International Convention-en egon gara azokara joan diren euskal bioteknologiako startupei babesa emateko, joaterik izan ez duten BIC Bizkaiako enpresen ordezkaritza eginez. 

ICEXek, ASEBIO, BioBasque yeta Katalunia eta Valentziako Erkidegoko bioeskualdeekin lankidetzan antolatutako pabiloiaren barruan, bioteknologia industriaren munduko ekitaldi handienean parte hartu dugu, mundu osoko enpresa, unibertsitate eta I+G zentroekin batera.

Euskal ordezkaritza SPRI  taldeak koordinatu du eta bertan 8 enpresa egon dira – Bizkaikos Dinakyn, IMG Pharma, Innoprot, Oncomatryx, StemTek Therapeutics;  Gipuzkoako  Gogoa Mobility etaVive Biotech; eta Arabako  Geroa-, EHU, TECNUN, eta BIC Araba, Gipuzkoa, eta BIC Bizkaia inkubagailuak..

73 herrialdetako 16 000 parte-hartzaile baino gehiago, 1800 erakusle, 800 hizlari eta 400 trebakuntza-saio eta enpresa-aurkezpen; BIOren tamaina handia eta networking egiteko aukerak erakusten dituzten zifrak.

BioBasqueko enpresa eta erakundeentzat bereziki interesgarriak izan dira One-on-One Partnering bilerak, bazkideak, bio-inbertsiogileak eta mentoreak bilatzeko. Aurten errekor guztiak gainditu dira.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA