Infobeaz

Europako Batzordeak EEN sareko euskal nodoaren lan bikaina goretsi du

2008ko otsailean Enterprise Europe Network sarea sortu zen. EB osoan partzuergoak sortu ziren, enpresa txiki eta ertainei nazioartean berritzen eta hazten laguntzeko. Besteak beste, Euskal Herriko nodoa, Batzordeak “lan bikainagatik” goretsi berri duena.

Euskal nodoa honako hauek osatzen dute: Beazek, Innobasque, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek, eta Spri Taldeak, taldea koordinatzeaz arduratzen dena.

Helburua da enpresa txiki eta ertainei informazioa, aholkularitza eta negozio-aukerak ematea Europar Batasunaren esparruan, batez ere teknologiaren transferentzia-prozesuetan eta I+G+b finantzatzeko Europako programetan.

Euskal nodoa sarea osatzen duten Europako 60 herrialdetako 600 partzuergoetako bat da, eta zifra horiek Europar Batasunaren aintzatespenaren garrantzia indartzen dute.

Aintzatespen horrek nabarmentzen du EEk Euskadin “garapen Iraunkorreko Helburuak” ezartzeko duen konpromisoa eta sareko beste kide batzuekiko lankidetza emankorra. Era berean, Europako Batzordeak nabarmendu ditu lan-programaren eraginkortasuna, baterako finantzaketarako aurrekontuak betetzea eta espezializazio adimenduneko estrategiarekin lerrokatutako sektore-lantaldeei ematen dien laguntza argia.

Euskadiko enpresa askok jaso dituzte euskal nodoak eskaintzen dituen zerbitzuak. Bere bitartekaritzak Europako finantzaketa-programetarako sarbidea erraztu du, eta Europar Batasuneko hainbat estatutako bazkideekin lankidetza-hitzarmenak ixtea ahalbidetu du, euskal enpresei lehiakortasuna irabaziz eta nazioarteko presentzia areagotuz.

#EENCanHelp

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA