Infobeaz

ETE-etarako EgokINN programaren edizio berria

Urriaren 4tik 19ra EgokINN programaren 2. edizioan izena emateko epea irekita egongo da. Prestakuntza aurreratuko programa bat da, eta Beazek sustatzen du Bizkaiko ETE-ei eraldaketa digitalak eta berdeak dakartzan negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzeko.

Programa hori doakoa da eta Trantsizio Digital eta Berderako foru programaren babesa jasotzeko aukera izan dezaketen proiektuak dituzten Bizkaiko enpresei zuzenduta dago.
EgokINN programak bi lan-modulu bereizten ditu: digitalizazioa eta ekonomia zirkularra.

Urriaren 20an digitalizaio-modulua hasiko dugu. Guztira hiru saio izango dira eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola eraldaketa digitalak dakartzan aldaketak, negozioetan eragina izaten ari diren teknologiak eta datuen garrantzia.

Lehenengo bi saioak Beazen* izango dira, eta 2,5 ordu iraungo dute. Lehenengo saioan izena emandako ETE guztiak sartuko dira, eta bigarrenean, aldiz, EgokINN filosofiarekin hobekien bat datozenak. Azken saioa banakoa izango da, parte hartzeko hautatutako enpresen instalazioetan (12 enpresetako 4tan) egingo da. Laguntza pertsonalizatua emango da, batetik, hobekuntza-puntuak identifikatzeko eta, bestetik, ekintza-plan pertsonalizatua definitzeko.

*Beaz. Sabino Arana 8. Bilbo

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA