Infobeaz

Aurkeztu zure hautagaitza Esker ON aintzatespenerako: Bizkaiko ingurumen-ongizatean eragiten duten enpresa-ekintzetara

2021ean, Beaz enpresak Bizkaiko enpresa txiki eta ertainekin urtero egiten zuen topaketan, “Une kritikoan Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren adibiderik onena izan ziren pertsonak, enpresak eta erakundeak” aintzatetsi zituen. Esker ON bat emanez agerrarazi zuen delako esker on hori. Ekimen hori aurten ere errepikatu egingo da. Hain zuzen ere, Bizkaia Enpresa 2022k lurraldearen ingurumen-ongizatean eragiten duten enpresa-ekimenak ikusaraziko ditu.

Aurreko edizioan ez bezala, aurten epe bat irekiko dugu aintzatespenetara borondatez aurkezteko: otsailaren 7tik martxoaren 31ra.

Horrezaz gainera, aintzatespenak Garapen Jasangarriko 7., 9., 11., 12. eta 13. helburuekin lotzen ditugu. Adibidez, ekonomia zirkularra ezartzeko, energia berriztagarrien iturriak sartzeko, hornitzaileak jasangarritasun-irizpideen arabera ebaluatzeko, finantza-estrategia edo inbertsio-estrategia jasangarriak ezartzeko edo karbono-aztarna neurtu eta murrizteko ahaleginak aintzatetsiko ditugu.

7. helburua: energia eskuragarria, segurua, jasangarria eta modernoa bermatzea
9. helburua: azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea
11. helburua: hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izatea erdiestea
12. helburua: kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren arloko modalitateak bermatzea
13. helburua: klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA