Infobeaz

Enpresentzako finantziazio publikoen aurkezpena ekitaldi bakarrean

“Jardunaldi bakar batean ekintzaileek eta enpresek eskura dituzten finantza-aukerak ezagutzea oso interesgarria eta erabilgarria da”. Hauxe izan zen ekainaren 21ean Beazek antolatu zuen “ETEak eta finantziazio publikoa” jardunaldiaren ostean entzun zen iritzia.  

Jardunaldian CDTI, Enisa, Eusko Jaurlaritza, , ICEX, Seed Capital Bizkaia eta Beazek parte hartu zuten. Ehun lagunetik gora bildu zen eta, aurkezpen orokorraren ondoren, erakunde bakoitzarekin banakako bilerak izateko aukera eman zitzaien.

Lehenengo aldiz Beazko Finantziazio-Dirulaguntza-Mapa zerbitzuak administrazioek eskaintzen dituzten finantziazio publikoko bideak saio bakarrean batzea erabaki zuen. Ekimena askoz eraginkorragoa gertatu zen erabiltzaileen ikuspegitik: “4 egun luzatzen zena ordu batzuetan konpondu dugu”.

Denboraldi horretan, aukera izan zuten CDTIko Luis Maesori I+G+b-aren diru-laguntzak azaltzen entzuteko, horien artan Neotec, Eurostars eta Cien nabarmendu zirelarik.

Carolina Rodríguezek partaidetza-maileguez eta eta 2017ko Enisa ren hiru finantziazio-proposamenez hitz egin zuen.

Agustín Garcíak teknologia oinarriko ETEentzat dauden diru-laguntzak azaldu zituen, bereziki Eusko Jaurlaritzak ematen duen  Gauzatu Industria programa.

ICEXeko Loreto Taborgak Icex Next programako esportaziorako diru-laguntzak azpimarratu zituen.

Seed Capital Bizkaiako Jose Inazio Izurietak kudeatzen dituen hiru funts eta mikrokredituen gakoak zehaztu zituen.

Azkenik, Beazko Joseba Mariezkurrenak erakutsi zuen I+G+brako zerga kenkariak beste finantzabide bat direla.

Bilerako lehen zatia bezain garrantzitsua izan zen bigarren fasea, aukera eman zuelako 18 enpresek banaka beren helburuak eta beren proiektuen gakoak azaldu zituztelako, baliabideak bilatzeko feedback paregabea jasoz.

Beazen Finantziazio-Dirulaguntza-Mapa Zerbitzutik diru-laguntza hauetaz eta kudeatzen dituzten erakundeekiko kontaktuez informatzen jarraituko dugu.

 

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA