Infobeaz

Ekonomia zirkularrari buruzko ikaskuntza aurreratua. Bueltan da EgokINN programa

Urriaren 2tik 27ra zabalduko da EgokINN programaren 3. edizioan izena emateko epea. Beazek sustatutako programa horren bidez, ETE-ei eraldaketa digitalen eta berdeen ondorioz sortutako negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzea da asmoa.

Programa hori doakoa da eta Trantsizio Digital eta Berderako foru-programaren babesa jasotzeko aukera izan dezaketen proiektuak dituzten enpresei zuzenduta dago.

Bi lan-modulu independentek osatzen dute programa: bata ekonomia zirkularrari buruzkoa eta bestea digitalizazioari buruzkoa.

Ekonomia zirkularrari buruzko programa azaroaren 8an hasiko da, eta hiru lansaio egingo dira, honako gai hauen inguruan hitz egiteko: ekoizpen- eta kontsumo-eredu berriak, horiek enpresetan dituzten eraginak eta ekonomia zirkularra hazkunde-faktore bihurtzeko jorratu beharreko estrategiak.

Parte hartzea hautazkoa da. Lehenengo saioan izena emandako ETE guztiak sartuko dira, eta bigarrenean, aldiz, EgokINN filosofiarekin hobekien bat datozen hamabiak. Azken fasean, bost enpresak aholkularitza baten laguntza jasoko dute banakako diagnostiko bat prestatzeko.

Behin ekonomia zirkularreko modulua amaitzen denean, digitalizazioari buruzko moduluan izena emateko epea irekiko da.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA