Infobeaz

Ekintzailetza bultzatzeko Euskaltelen plana: Euskaltel StartUps

Euskaltel-ek  abian jarri du ekintzailetza bultzatzeko programa bat, erakunde laguntzaileetan -horien artean Beaz dago- inkubatu edo bizkortu den proiektu bat daukaten startupei zuzenduta. Operatzaileak horien esku jarriko ditu bere gaitasun teknologikoak, kapital eta itzulkin ekonomikorik eskatu gabe. 

StartUps Euskaltel programak konektatzen ditu Euskaltelen teknologia, gaitasunak eta berrikuntza-komunitatea startupekin, azeleratzaileekin, bezeroekin eta ekoizpen-sektoreekin.

Programa honetan parte hartzeko, egoitza Euskadin eduki behar du startupak, eta hiru urte baino gutxiago izan. Proiektuak, berriz, Euskaltelek laguntzen dituen entitate edo ekimenen inkubazio- edo azeleratze-programetako batean egona edo hartarako hautatua izan behar du.

Proposamen bakoitzaren balio estrategikoa, heldutasun-maila eta ahalmena baloratuko dira.

Enpresa berri guztiek laguntza bat behar dute hasieran. Euskaltelek bere ekarpena egin nahi du gero eta enpresa berritzaile gehiago izan dezagun.

 

Laguntzailak: Gobierno Vasco, Grupo Spri, Beaz, BIC Araba, BIC Bizkaia, BIC Ezkerraldea, BIC Gipuzkoa, BIND40, Innolab Bilbao, Orkestra

 

 

 

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA