Infobeaz

EEN sarearen urteroko biltzarra, hantxe egon ginen

Ekainaren 8 eta 9an EEN-sareko euskal partzuergoak  Europako Batasunak ETEei laguntza emateko bultzatzen duen nazioarteko sareko bazkide egonkorren urteroko bileran parte hartu genuen. Datorren urtean Bilbon burutuko den biltzarraren hamargarren edizioa izan da.   

Urtero EEN-España osatzen duten nodoak emaitzak aztertu eta esperientzaik trukatzeko elkartzen dira. Oraingo honetan hitzordua Bartzelonan izan zen Accio, Agència per a la competitivitat de l’empresa catalana-ren egoitzan.

Sarea kudeatzen duten lantaldeez gain, bileran CDTI eta Europar Batasuneko kideek parte hartu zuten, I++b-a finantzatzeko tresnak, ETEen hazkundea eta nazioarteratzea sustatzeko tresnak eta talentua erakartzeko ekinbideak konpartituz.

EEN sarearen helburua enpresei berritzen eta nazioarteanes hazten laguntzea da. Mundu osoko 600 antolakundetik gora daude barruan.

Euskal Herriari dagokionez partzuergoan daude Spri, Innobasque, Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza ganbarak, eta Beaz. Leihatila bakarraren irizpidearekin lan egiten dute denek euskal enpresen nazioarteko zabalkundea bultzatzeko. Datorren urtean, gainera, EEN sareko Estatuko partzuergoen XI. biltzarra antolatuko dute.

#EENCanHelp

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA