Infobeaz

Dynasty Feud-en merkaturatzea PlayStation®4-n

Kaia Studiosek Dynasty Feud merkaturatu berri du PlayStation®4n, azken hamar hilabeteotan lantalde sustatzaileak PlayStation Games Camp Bilbao Bizkaian garatu duen bideo-jokoa.

Horrela garai berri bat hasi da Bizkaiko estudio honentzat, lehenengo aldiz bere lana kontsolan argitaratuko delako eta eskuragarri egongo da PlayStation®Storen.

Hori posible izan da Sony Interactive Entertainment-ek, Bizkaian, Aldundiaren laguntzarekin bultzatzen duen PlayStation Talents programari esker. Helburua bideo-jokoen sektorean bertoko talentuya bultzatzea da.

Eneko Egiluz, Kaia Studioseko sortzaile-kideak, balorazio positiboa egin du programari buruz, “aukera eman dielako asko ikasteko, jasotako laguntza bikoitzari esker, PSren teknikoa eta Beazen enpresariala”.

Adierazi duenez, “Camp Bilbaoko koordinatzaile Jon Cortázar-en esperientziak atzerapenak sor zitzaketen ezustekoak aurreztu dizkigu, eta Beazen egoteak enpresaren alderdiak bazterrean ez uzten lagundu digu, gainera bere teknikariak hurbil egoteak zalantzak argitzeko balio du, ia denborarik galdu gabe”.

Dynasty Feudi buruz galdetzean azeltzen duenez “estilo klasikoko joko bat da eta uste dugu gaur egun horien falta nabaritzen dela. Jolas hutserako proposamena da, besaulkiko joko bat, adiskide eta senideekin arratsalde euritsuetan konpartitzeko”.

PlayStationen arabera izenburua dibertigarria da, berritzailea da proposatzen duen boorroka-sistema eta berriro jokatzeko aukera handiak ditu”.

Dynasty Feud, PlayStation® Talents Games Camp Bilbaotik irtenda salgai jarri den lehen bideo-jokoa da. Gainera beste errekonozimendu batzuk ere izan ditu: 2016ko AzPlayn lortutako Euskalbideojokorik onena ; PlayStation Talents 2016ko saria animazio-plataformen erabilera onenarengatik; urteko bideo-jokorik onenen lehiaketan finalista izatea eta, lehiaketa berean, prentsarenarabera jokorik onena izatea.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA