Infobeaz

BOF_ berrikuntza-eskaera irekia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa

Bizkaia Open Future_k  abian jarri du berrikuntza-eskaera berri bat Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin batera. Azpimarratu beharreko bi data daude: urriaren 2a eta 16a. Lehenengoan azaltze-jardunaldia izango da; bigarrenean eskaerak aurkezteko epea amaituko da.

Eskaeraren izenburua hau da: nola erraz dezakete teknologia berriek Ur Partzuergoaren instalazioak kontrolatzeko gailuen kudeaketa eta mantentzea?

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Lurraldeko milioi bat inguru biztanleren ura hornitzen eta garbitzen duten sareen 4000 km baino gehiago kudeatzen ditu. Gaur egun Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren instalazioetan hainbat fabrikatzaileren tresneria dago aldi berean. Fabrikatzaile bakoitzak bere aktiboak egituratzeko eta eskuratzeko inguru eta era desberdina du. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak konponbide eskalagarria lortu nahi du gailu guztiak era berean mantendu eta kontrolatu ahal izateko, inguru bateratu batean eta edozein gailuren bitartez, era arin eta erraz batean.

Berrikuntza-Eskaera Ireki honetan parte hartu ahalko du edozein ekintzaile, startup, ETE, unibertsitate edo zentro teknologikok, baldin eta konponbideren bat badaukate, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jarritako erronka zatika nahiz osorik konpontzeko.

Hautagaitzak aurkezteko epea  urriaren 16an amaituko da, 18:00etan. Ebaluatze-batzorde batek gehienez 10 proiektu aukeratuko ditu Bizkaia Immesion tripen (azaroaren 13tik 15era) eta ondoren Demoday birtualean (azaroaren 22a) parte hartzeko.

Abenduaren 12an proiektu irabazlea jakinaraziko da eta horrek bere konponbidearen egiazko pilotua egin ahalko du Ur partzuergoan, beronek ordainduta;  Bizkaiko foru aldundiak ematen duen 15 000 euroko saria lortuko du, eta Beazek enpresei laguntza emateko kudeatzen dituen foru zerbitzuak erabili ahalko ditu.

EEskaera irekiaren operatiba oinarrietan zehazten da, hala ere urriaren 2n jardunaldia antolatu dugu BIC Bizkaia Ezkerraldean (10 – 11). Bertan Bilbao Bizkaia Ur partzuergoko eta BOF_ko lantaldeek beren helburuak azalduko dituzte eta sor daitezen galderak erantzungo dituzte. Apunta zaitez!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA