Infobeaz

Bizkortu zure startupa! Irekita Beaz Acceleration Programerako eskaerak

Apirilaren 29ra arte irekita dago Beaz Acceleration Programen barruan eskeak egiteko epea. Etekin handiko programa da hau. Beazek hazkuntza-fasean startupei laguntzeko baliabide onenak batzen ditu. Helburua da haien negozio-eredua sendotzen laguntzea eta eskalatzean hurrengo fasera aurrerapausoa ematea. kontsultatu oinarriak! 

Zehazki, Beaz Acceleration Program enpresa teknologiko eta berritzaile hasiberrientzat da, baldin eta negozio-eredu eskalagarria izanda, proiektua garatzeko laguntzaile berriak behar badituzte.

Beazek eskura jartzen du trebatzeko programa esklusiboa. IE Business School kontseilu aholkulariak irakatsiko du honako kide hauekin: Mathieu Carenzo, Norberto Mugarza, Néstor Guerra, Isabel Vallejo eta Aletxu Echevarría. Adituak dira finantzetan, industria-networkingean, negozio-ereduetan, gai juridikoetan eta komunikazio-gaietan, hurrenez hurren. Hasieran, Seed Capital Bizkaiak 100 000 eurora arteko inbertsioa egingo du, eta B Accelerator Tower (BAT) deritzanean eta haren erkidego globalean sartu ahalko da.

Lau baldintza bete behar dira programa honetan parte hartzeko:

  • Bizkaiko startup bat izatea, hazteko asmoz eta negozio-eredu eskalagarri batekin
  • Gutxienez 2 laguneko lantaldea izatea eta konponbide berritzaile eta bereizgarria.
  • Baliozkotutako MPV bat eta merkatuko lehen metrikak eta ondorioak izatea
  • Proiektuan dedikazio osoa izatea

Hautagaitzak aurkeztean, izena emateko inprimaki erraz bat eta produktuari/zerbitzuari eta merkatuari, fakturazioari eta urteko kontuei, inbertsioari eta finantzaketari eta enpresa izangaien taldeari buruzko informazioa biltzen dituen memoria xehekatua aurkeztu behar dira.

Eskabidea egiteko epea amaitu ondoren, onarpen-batzorde publiko-pribatu batek aurkeztu diren hautagaitzak ebaluatuko ditu, eta baloraziorik onena duten startupekin bilduko da, Beaz Acceleration Program-en sartzen diren ikusteko eta sakontzeko.

Horietatik 5 2022ko irailean hasiko den azelerazio-programa osatzen hasiko dira, eta hasierako iraupena sei hilabetekoa izango da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA