Infobeaz

Bizkaiko Enpresentzako Gida 2023

Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2023ko aurrekontua 79 812 000 eurokoa da. Sailak egindako kalkuluen arabera 1.000 proiektu baino gehiago babestu ahalko dira, eta emandako euro bakoitzeko gutxienez 3-5 euro mobilizatuko dira enpresetan. 

Lehentasunei dagokienez, bi lehentasun nagusi ditu foru-agendak: alde batetik, egoera ekonomikoaren ondorioei erantzuten jarraitzea eta, bestetik, trantsizio digitala eta berdea eta enpresa-eraldaketa babesteko ahaleginak handitzea.

Babes horien ikuspegi orokorra eta zehatza errazteko asmoz, eta enpresek erraz identifika ditzaten haientzat erabilgarriak izan daitezkeenak eta informazioa eman diezaieketen erakundeak, gidaliburu bat prestatu dugu, aurten eskura izango dituzten 22 programak, 24 zerbitzuak eta 7 funtsak biltzen dituena.

Gida hiru bloketan —programak, zerbitzuak eta funtsak— eta lau ataletan —ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua— egituratu da. Proposamen bakoitzari buruzko deskribapen labur bat barne hartu da, baita informazio osoa ematen duen QR kode bat eta Beaz, BizkaiaTalent, Seed Capital Bizkaia eta sailarekin berarekin harremanetan jartzeko informazioa ere.

Bizkaiko Enpresentzako Gida

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA