Infobeaz

Bizkaiak Youth in Work proiektuan parte hartzen duten Europako gazteak elkartu ditu

Duela zenbait hilabete Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki zuen 2017. urtea Gazteriaren Urtea izendatzea. Orduz geroztik hainbat ekimen egon da biztanleriaren sektore honi aditzeko eta ematen zaien laguntza handitzeko. Horien artean dago gaur Beazen antolatu den lehenengo work-kafea, Unai Rementeria Youth in Work proiektuan parte hartzen duten Europako 12 herrialdetako gazteekin elkartu duena.

Ahaldun nagusiak berriro nabarmendu du ez direla gauza bera gazteentzat politika egitea eta haiekin elkarlanean egitea. Azpimarratu duenez, Aldundiak gazteekin izan nahi dituen harremanetan gakoak aditzea, ondo-ondoan egotea eta laguntzea dira.

Gazte hauen kezka nagusiak lanpostua lortzea, ekintzailetza, eta mundu globalean lan egiteko eta bizitzeko era berriak bilatzea dira.

Hain zuzen ere, “Mugikortasuna langile gazteentzat” da Gizarte Elkarteak eta Edmundo kooperatibak Erasmus + programaren barruan abian jarri duten Youth in Workn proiektua aztertzen ari den gaia. Helburua? Gazteen lanari Europan proiekzioa zabalagoa ematea eta nazioartean garatzeko proiektu berritzaileak pentsatzea. Horretan ari dira 4 egunen Bizkaia bisitatzen ari diren gazteak.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA