Infobeaz

Bizkaiak hitzarmena berritu du EHUrekin unibertsitarien ekintzailetza bultzatzeko

Ekonomia Sustatzeko Sailak 125 000 euroko diru-laguntza onartu du Zitek ekimenerako. Ekimen horren bidez, duela 20 urte baino gehiagotik, Bizkaiko Foru Aldundiak, EHUk eta Beazek ekintzailetza-kultura sustatzen dute EHUren Bizkaiko Campusean.

Ainara Basurko diputatuak azaldu duenez, agerian dago “gaurko gazteak biharko ekintzaileak eta liderrak izango direla, horregatik lankidetza-hitzarmena. Erabaki ausartak hartzera, desberdin pentsatzera eta beren buruan sinestera ausartuko diren gazteak behar ditugu, baita korrontearen kontra igeri egitera ausartuko direnak ere. Eta balio horiek zerikusi handia dute ekintzailetza-kulturarekin eta enpresa-proiektu bat sortzeko etapekin “.

Zitek, foru erakundeak eta Leioako unibertsitateak 1999an sinatutako akordio baten emaitza da. Akordio horren barruan, 3 unibertsitate-mintegi, hainbat sari, serious game eta bereziki praktikoa den prestakuntza-programa zabal bat daude. Prestakuntza-baliabideak konbinatzeko, horietako asko sendotzeko eta, aldi berean, beste batzuk gehitzen jarraitzeko duen gaitasunaren erakusle da 2015ean Enpresak Sustatzeko Europako Sari Nazionala jasotzea. Tokiko ekintzailetzari ematen zaion babesaren lekuko dira laguntza jaso duten 112 enpresak; horietako asko, gaur egun, Bizkaian jaiotako ekintzailetzari buruz hitz egiterakoan erreferente.

 

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA