Infobeaz

Bizkaia munduarekin konektaturik: Vostok electric – MassChallenge Israel

Azken 3 hilabeteetan Vostok-ek MassChallenge-ren bizkortze-programan parte hartu du Jerusalenen (Israel) eta esperientzia ahaztezina izan da. Israelgo aukera ezin hobea zen, mugikortasun elektriko eta adimentsuaren “hub” bezala ezaguna delako eta hau, zalantzarik gabe, oso garrantzitsua Vostokentzat.
MassChallenge programan onartuak izateak gure proiektua bizkortzen lagundu digu eta, azken batez, asko ikasi dugu. 
Programaren parte bat asteroko kurrikuluma betetzean datza. Astero sakontasunez jorratzen da startupen munduarekin zerikusia duen gai bat: marketina, diru-fondoen bilketa, estrategien garapena eta beste batzuk. Gainera, geuk aukeratzen ditugun mentoreak izaten ditugu gure lan-arlo berean eta mentore espezifikoekin harremanetan jartzen gaituzte, gai batzuetan espezialistak direnekin. Gero mentoreek eta startupek erabakitzen dute batzartzeko maiztasuna. Vostoki dagokionez, gure mentoreek lagundu egin gaituzte gure industriako jendearekin konektatzen, zalantzak argitu dizkigute estrategiari dagokionez eta orientabidea eman digute hainbat gaitan.
Programak, gainera, aukera eman digu inbertsiogileak ezagutzeko eta gure proiektua ordezkaritza orokor bati aurkezteko. Eta jakina, programa ez litzateke berdina izango gurekin denbora partekatu duten beste 51 startupak egongo ez balira. Giroa oso dinamikoa izan da, beste startup bikain batzuk gure gauza berdinak esperimentatzen ari dira eta bidaia berean gaudela sentitzen da; hori oso lagungarria eta jarraitzeko akuilua da. Gure inguruko pertsona guzti-guztiak laguntzeko eta aholkuak eta esperientziak konpartitzeko prest egon dira beti.
Hemengo ekosistema kalitate handikoa da. Geure esker ona adierazi nahi diegu Beazi eta Bizkaiko Aldundiari, haien laguntzarik gabe hau ezinezkoa izango litzatekeelako”.

Rachel Lesslar, MassChallengeBiscay programan parte hartzen duen Vostok electric enpresaren sortzaile-kidea.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA