Infobeaz

Bizkaia eskutik: artisau eta diseinugile-taldeak lanean

Apirilaren 12anBizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek Bizkaiko artisauen eta diseinugileen artean lankidetza bultzatzeko sustatzen duten Bizkaia eskutik programaren 2. jardunaldia burutu zen.

Diseinugileak artisauekin bikoteka —batzuk hirukoteka— multzokatu ondoren 14 talde osatu dira:

Ana Tena / Beatriz Unzueta (otzaragintza), Andrea Petit /Alexander Redondo (bitxigintza), Anibal  Fernandez / Alex Gonzalez (zeramika), Carlos García Pérez / Gurene Grande (zeramika), Iker Abad / Iker Ramos Sesma (larrugintza), Jon Abad / Bernat Vidal eta César Alcoz (harrigintza) (forjaketa), Laxmi Nazabal / Teresa Peña (larrugintza), Lucas Abajo / Jesús María Quijano (zurgintza), Silvia Ceñal / Yolanda Sanchez (ehungintza Brigitte Sauvage, Angelica Barco / Soledad Santisteban (ehungintza), Lucia Bonilla / Ana Yabar (beiragintza), Marina Goñi / Daniel Borde (bitxigintza), Peio Atxalandobaso /  Elena Alonso (ehungintza) eta Pilar de Andrés, Natalia Rotaeche / Zuriñe Sarabia (xaboigintza).

Osatutako lantaldeek lehenengo harremanak egin zituzten elkarrekin aurreko egunetan eta artisauen lantegietan egon dira lana bertatik bertara ikusteko.

Saioan Martín Azua diseinugileak hitzaldia eman zuen produktu baten kontzeptualizazioan parte kontuan hartu behar diren gaiei buruz: Narratiba, formalizazioa, materialak eta ekoizteko materialak. Erabiliko den metodologia azaldu ondoren, “non funtsezkoa baita artisauek eta diseinugileek  beren erantzukizun desberdinen arabera aritzea”, lanari ekin zioten artisau eta diseinugile-taldeek, tailerretan ideiak plazaratu eta Bizkaia eskutik proiektuaren barruan produktu bat lortzeari begira.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA