Infobeaz

Bilbao Bizkaia Film Commission, 2017ko balantzea

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Bilbao-Bizkaia Film Commission bultzatzen dute filmatze berriak kudeatu eta erakartzeko. 2017ko balantzeak agerian uzten du zerbitzu hau erreferentziako solaskidea bihurtu dela Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko ikus-entzunezko sektoreentzat eta gure hiri eta lurraldearen marka zabaltzeko. 

Joan den urtean Bi Film Commissionek 182 ekoizpeni eman zitzaien arreta. Haietatik 76 Euskaditik iritsi ziren, 63 Estatutik eta 43 munduko gainerako tokietatik. Aurreko urtean 117 proiektu filmatu ziren, eta haien emaitza 4 film luze, publizitateko 42 iragarki, 14 film labur, telebistako 27 programa eta 14 bideoklip izan ziren, beste produktu batzuen artean.

Zuzendarien artean Julio Medem, Gracia Querejeta,  Igor Legarreta eta Paul Urkijo aipa daitezke. Apple, Volvo, Volkswagen, Coca Cola eta Tag Hauer markek eta Tronuen Jokoak serieak, besteak beste, Bilbo eta Bizkaia aukeratu zuten eszenatoki bezala beren filmaketak egiteko.

Bi Film Commissionek eskaintzen dituen zerbitzuek, zinemagintzako ekoizpenetarako zerga pizgarriek, kokapen ugariek eta, bereziki, eskarmentu handiko 200 enpresa eta 1900 profesionalek osatutako sektore txiki eta malguaren kualifikazioak, hiria eta lurraldea zinemagintza arloan kokatzen eta Bilbao Bizkaia marka nazioartean zabaltzen lagundu dute.

2017an, Bilbao Bizkaia Film Commission eskubide osoko kide eta agente aktibo moduan sartu da European Film Commission Networken. Hain zuzen, 90 commission edo batzorderen ordezkaria da eta Europako Batzordearen babesa du. Joan den azaroan, Bilbao Bizkaia 2017an, Bilbao Bizkaia Film Commission eskubide osoko kide eta agente aktibo moduan sartu da European Film Commission Networken. Zehazki, European Film Commission Network batzordeak hamarkadako zinematografiako bigarren kokaleku onena hautatu zuen San Joan Gaztelugatxe, European Film Location Award sarien barnean.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA