Infobeaz

BFA laguntzak – Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana

Ekainaren 8ra arte egongo da zabalik epea Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i planean eskaerak egiteko.

2i Plana enpresako edozein arlotan berrikuntzak —teknologikoa eta ez teknologikoa— egitera bideratutako proiektuak zein eragin handiko inbertsio aurreratuak burutzearen bitartez beren lehiakortasuna hobetu nahi duten Bizkaiko ETEentzako pentsatua dago.

Programa honetako beste ezaugarrietako bat da FILPE Berrikuntza Funtsarekin koordinatutako mekanismoak dituela diru-laguntza jaso duten berrikuntza teknologikoko proiektuen finantzazioa errazteko.

Beazek Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak eskaintzen dituen laguntza hau kudeatzen laguntzen du. Gure talde teknikoa zuen esanetara dago, orientatzeko eta zure proiektua egiaztatzeko. Bere babesa duzu!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA