Infobeaz

Berrikuntzarako Eskaera Irekia, Telefónica España

Telefónica Españak Berrikuntzarako Eskaera Irekia plazaratu du bere negozio-prozesuak hobetzen lagunduko duten konponbideak bilatzeko. Zehazki bere linea mugikorrak erabiltzen dituen erabiltzaile-mota ezagutzea. Proposamenen bidalketa ekainaren 10a arte.

Eskaeraren izenburu zehatza hau da: nola lagun dezakete teknologia berriek gure bezeroei une egokian gailu mugikor onenak gomendatzen? 

Startup, ETE, zentro teknologiko eta unibertsitateei zuzenduta dago, batez ere IA, Big Data, Machine learnig, eragile adimentsu eta abarrez espezializatuta. Proposamenak konponbidea zatika eman dezake edo osorik.

Aukeratzen diren guztien artean 10 aukeratuko dira Open Innovation Tripean eta ondoren irabazlea erabakiko den Pitching Day-n.

Irabazten duen proposamenak egiazko proiektu pilotua egingo du Telefónican, beronek ordainduta, 50 000 €rainoko zenbatekoarekin.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA