Infobeaz

Berrikuntza irekia: beste bi BIOK! erronka plazaratuko ditugu

Urrian berrikuntza irekiko beste bi BIOK! erronka plazaratuko ditugu. Oraingoan Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren eta Albacora eta Pevasak osatutako taldearen eskutik.

Hirugarren eta laugarren BIOK! erronkak dira.  BEAZek sustatzen ditu, eta, Albacora eta Pevasen kasuan, Bizkaia Orekanetik sortutako proposamena da. Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak bultzatu du estrategia hori, “Bizkaiko eremu bakoitzaren ahaleginak eta gaitasunak batzeko, interes eta proiektu komunen inguruan harreman irekiagoak eta arinagoak sortuz”.

Esparru horretan, Busturialdeak eskualdearen lehiakortasuna indartzeko proiektu bat abiarazi zuen 2019an, enpresen eta Bermeo-Mundaka-Sukarrieta eta Gernika-aldeko Tokiko Garapen Agentzien arteko lankidetza sustatuz.

Lankidetza horren ondorioz, Bertako zortzi enpresak, itsas sektorea, automozioa eta zura bezalako sektore desberdinetakoak, beren berrikuntza-erronkak identifikatu zituzten. Datozen asteetan, aurre egin nahi dieten arazoen berri emango dugu, eta, horretarako, startup, ETE eta tokiko eta nazioarteko ekintzaileen laguntza izango dugu.

Orduan, prozesu bat hasiko da: hasierako hautaketa, erronkaren aurkezpen zehatza, erreferentziazko enpresetara bi eguneko bisitaldia egitea -In Factory innovation trip- , hasierako irtenbideetan sakontzeko, proiektu irabazlea hautatzeko eta enpresa traktoreekin benetako pilotu bat garatzeko.

 

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA