Infobeaz

BerriEkin: Bizkaiko ekintzailetza begi-kolpe batean

Abenduaren 10ean BerriEkin bilkura burutu genuen SILO gunean. Bizkaiko ekintzailetzari begi-kolpea eman zitzaion eta, Prestaekin programan parte hartu duten startupei errekonozimendua egiteaz gain, Beazen App berria aurkeztu zen. 

Zifrak Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak eskaini zituen eta, adierazi zuenez, 2013 eta 2017 urteen artean 223 startup sortu dira. Gaur egun horietatik aktibo daude 199; beraz, horrek esan nahi du bizirauteko indizea altua dela, 89,2koa. Startup horiek duten batez besteko fakturazioa 367.800 eurokoa da eta batez beste 4,7 enplegu sortzen dituzte.

Ekitaldian Pradalesek berak, Ainara Basurko Beazko zuzendari nagusiak eta Néstor Guerra, EOIko Berrikuntza, Ekintzailetza eta Barne-ekintzailetza zuzendariak hitz egin zuten.

Imanol Pradalesek ziurtatu zuen ekintzailetza etorkizunerako inbertsiorik onena dela. “Startupetan inbertitzea Bizkaiko enpresa eta berrikuntza sarean inbertitzea da. Inbertsio errentagarria da maila guztietan. Errentagarria da maila sozialean eta ekonomikoan”.

Ainara Basurkok enpresak sortzeko  dirulaguntzak eta Beazek ekintzailetza bultzatzeko kudeatzen dituen ekimen eta zerbitzuak azaldu zituen.  Azpimarratu zuen ibilbide osoa daukagula startupekin batera etapa guztietan egoteko, enpresa bezala sortzen direnetik hazkunde eta nazioarteratze faseetara heltzen diren arte. Gainera,  baliabide horiek errazago eskuratu ahal izateko prestatu dugun app berria aurkeztu zuen.

Néstor Guerrak ekintzaile eta startupen mentore legez duen esperientzia partekatu zuen.

Ekitaldia amaitzerakoan agiriak eman zitzaizkien Prestaekin prestakuntza programaren azken edizioan parte hartu dutenei.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=cum5u6fcqrA&w=800]

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA