Infobeaz

Beaz, Bizkaired Bizkaia Sarean 2023 saria

Enpresentzako Bizkaired Bizkaia Sarean 2023 sariaren 13. edizioko epaimahaiak erabaki du Beazi ematea aintzatespen hori erakundeen kategorian. 

Asociación de empresas de Bizkaia en Red izeneko elkarteak ematen ditu sariak, honako helburu honekin: «arlo sozio-ekonomikoan eta enpresen munduan nabarmendu diren eta mankomunitate industrial eta ekonomiko honetako enpresa-egiturarentzat erreferente izan daitezkeen» Bizkaiko pertsonak eta entitateak ezagutaraztea.

Sariak zazpi kategoria ditu: berrikuntza, nazioartekotzea, ekintzailetza, ibilbide profesionala, jasangarritasuna, erakundeak eta ohorezko saria.

Beazek antzeko beste sari bat jaso du duela gutxi: Human Hub Sariak 2023.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA