Infobeaz

Taldekako mentoringaren deialdi berria

Bizkaia Mentoring Network sareak taldekako mentoringaren deialdi berria zabaldu du eta berritasun garrantzitsua dakar: parte-hartzaileen profila zabaltzen da. Hurrengo saioak azaroaren 7 eta 25ean izango dira Beazen. Parte hartu nahi baduzu eskaera bidali behar duzu urriaren 28a baino lehen.

Duela urtebete abian jarri ziren taldekako mentoring saioak hazkunderako ahalbide handia duten proiektuetarako pentsatu ziren. Lehenengo etapan izandako esperientiaren ondorioz orain zerbitzua eratu gabe dauden enpresa proiektuei ere zabaltzen zaie.

Lan-dinamikak bere horretan dirau. Saio bakoitzean gehienez 6 enpresa bilduko dira eta 30 minutu edukiko dituzte beren proiektuak hiruzpalau adituren aurrean aurkezteko, ateak itxita eta banaka. Hor berehalako iritziak jasoko dituzte, ikuspegiari dagokionez desberdinak, mentore-taldean profil eta esperientzia desberdineko profesionalak elkartzen baitira.

Lehenengo deialdian parte hartu zuten 12 enpresek batez ere aniztasun eta arintasuna baloratu zuten: “proiektua zuzenean mentoreei azaltzeko aukera, berehalako feedbacka eta oso baliagarria den informazioa jasoz, benetan baliagarria da”.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA