Infobeaz

Submersed, 2018ko F&Sko euskal bideo-jokorik onena, Bilboko PS Games Campen sortua

Lau egunetan, Fun & Serious-i esker, BEC Europako bideo-joko industriaren bilgunea izan da. Submersed-ek Main Loop videogames-ek Bilboko PlayStation Talents Games Campen garatutako tituluak, euskal bideo-jokorik onenaren saria lortu zuen. 

Main Loop indie jokoak garatzeko estudio bat da eta Bilbon sortu zen 2017an eta berehala Bilboko PSTalents Games Campen bigarren edizioan parte hartzeko hautatua izan zen. Duela urtebete ari dira Beazen lanean, Camparen kokalekuan, Submersed sortzen, erabiltzaileei urazpiko kokagune batetik ihes egiteko erronka botatzen dien lehen pertsonako beldurrezko jokoa.

Haien ibilbide laburra izan arren, Main Loop etengabe ari da lorpenak eskuratzen. 2017an finalistak izan ziren AZPlayn, geroxeago hautatuak izan ziren campean parte hartzeko, eta orain euskal bideo-jokorik onenari ematen zaion saria lortu dute Fun & Seriousen “zirraren bila ari dena gogobeterik geldituko delako eta oso akabera ona duelako”. Amets handiak izatera animatzen dute eta haiek badute buruan bideo-joko berri bat. Horrixe ekingo diote  Submersed PlayStation 4n eta PCn 2019ko lehen hiruhilekoan argitaratu eta gero.

Beraientzat saria “bideo-jokoaren industriak eskatzen duen lan, pazientzia eta ahalegina errekonozitzea izateaz gain, bultzada ekonomiko txiki bat da, baina batez ere ikusiak izateko bultzada handia”. Euren iritziz bideo-jokoaren historian une paregabe batean bizi gara, aldaketaren unea da eta Bizkaiak ezin du pasatzen utzi industria digitalaren parte aktiboa izan nahi badu”.

Horretan ari gara Bizkaia Sortzailea programaren bidez, ekintzailetza bultzatzeko zenbait zerbitzuren bidez eta Play StationTalents Games Camp Bilbao bultzatuz. Estudio txikia edo garatze-talde gaztea bazara parte hartu ahalko duzu, izan ere deialdi berrian parte hartzeko epea abenduaren 31 arte egongo da zabalik.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA