Infobeaz

Naia, Lantegi-k bultzatutako negozio berriak ikuspegi soziala eta ekonomia berdea bateratzen ditu

Lantegi Batuakek beste urrats bat egin duda desgaitasunen bat daukaten pertsonei lan-aukerak bilatzeko. Horretarako negozio berria merkaturatu du –Naia-, gizarte ikuspegia eta ekonomia berdea uztarzten dituena eta lehen fasean 14 lanpostu sortzea aurreikusten du.  

Naiak entsalada eta barazki ekologiko-poltsak merkaturatzen ditu, 4. gamakoak. garbituta eta kontsumitzeko prest dauden produktuak, haien propietate nutrizionalak aldatzeko aditibo, kontserbagai edo tratamendurik jaso gabe. Prozesu guztia jasangarria da, hasieratik amaiera arte, ekoizpenetik garraioraino.

Barazkiok Bizkaiko zazpi nekazaritza ustiategitan lantzen dira eta Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Eragileak-en abala dute (ENEEK).

Ontziraketa Mercabilbaon egiten da eta bertan Naiak daukan prozesatze-lantegian 8 pertsonak lan egiten dute.

ENEEKez gain, proiektuan Aztik parte hartu du, elikagaien segurtasun eta produktuaren kalitate aholkulari legez, eta Lantegi Batuakek Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazio eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du.

Emaitza %100 soziala eta ekologikoa da eta jada zenbait helmuga jarri dituzte: bi urtean 20 lanpostu sortzea eta ekoizpen propioari ekitea Lezamako nekazaritza ustiategi batean, hasieran 6 laguni lana emanez.

Erronka berriok Lantegi Batuaken helburu orokorraren barruan daude: ezgaitasunen bat duten pertsonei egokitutako lan aukerak sortzea.

 

 

 

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA