Infobeaz

BOF_ eta Tecunik erronka teknologiko berria plazaratu dugu. Baduzu erantzuna emateko konponbiderik?

Nola erraz dezakete teknologia berriek argiteria publikoko proiektu baten bisualizazio digitala? Hauxe da Tecunik  Bizkaia Open Future_programaren barruan plazaratu duen erronka berria. 
Hasteko data bi daude kontuan hartzeko: 13an jardunaldi bat antolatu dugu Tecunirekin batera BIC Ezkerraldean erronkaren gakoak azaltzeko eta zuen galderei erantzuna emateko; 30ean hautagaitzak aurkezteko epea amaituko da.

Tecuniren  erronka gaur egun Grupo VINCI Energies-en barruan dagoen Ortuellako enpresaren bigarrena da. Lehenengoan helburua argiteria publikoaren inbentarioa automatikoki optimizatzea zen eta oraingo honetan bisualizazio digitala erraztu nahi dute.

Tecunik ezarritako erronkaren helburua proposamen teknologiko bat aurkitzea da, simulaziorik ahal den errealistena egin ahal izateko

Aurreko deialdietan bezala erronkan parte hartu ahalko du edozein ekintzaile, startup, ETE, unibertsitate edo zentro teknologikok, baldin eta konponbideren bat badaukate, Tecunik hurrengo beharrizanak, zatika nahiz osorik,  bete ahal ditzan.

Lehenengo galbaheketan hamar proiektu arte aukeratuko dira, ondoren Bizkaia Immersion Trip, Demoday eta irabazlea hautatzea etorriko dira. Otsailaren 14an jakingo dugu zein proposamenek lortzen duen egiazko pilotua egitea eta, Bizkaiko Aldundiaren Aldetik,  15.000 € irabaztea eta enpresen hazkunderako diru-laguntzak jasotzeko aukera.

Honekin jadanik berrikuntza irekiko zazpi erronka plazaratu dira Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duten Bizkaia Open Future_  programaren barruan.  Orain arte 170 proposamen baino gehiagok parte hartu dute, Euskadikoak, Estatukoak eta nazioartekoak. Zurea espero dugu!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA