Infobeaz

Binary Soul-ek Tecuni BOF_ erronka irabazi du

Binary Soulek Tecuni enpresak Bizkaia Open Future_ko Berrikuntza irekiko programaren barruan jarri zuen 2. erronka teknologikoa irabazi du. Laster aukeratutako konponbidearen egiazko proiektu pilotua garatzeari ekingo diote elkarrekin enpresak eta estudioak.

Tecunik proposamen teknologikoak bilatzen zituen, ekonomikoki bideragarriak, bezeroek argiteriaren eskaintzari buruz duten iritzia hobetzeko eta erosteko erabakia errazteko.

Ortuellako enpresak eskatzen zuen konponbidearen bitartez argiztatu beharreko inguruan ibilbide birtual ahal den errealistena egin ahal izatea eta eszenatokia eta proposatutako luminariak 3Dn parametrizatzea.

Jarraibideok kontuan hartuz eta bideo-jokoak, aplikazio elkarreragileak eta 3Dko simulazioak garatzen duten esperientzia aplikatuz, Binary Soulek diseinatu duen plataformak aukera ematen dio erabiltzaileari zenbait eszenatoki era autonomoan sortzeko eta editatzeko eta eszena horiek simulatzeko, egoera klimatologiko desberdinetan edo egunek zenbait ordutan mugitzeko ahalbidetuz.

22 ekintzaile, startup, ETE eta zentro teknologiko aurkeztu dira Bizkaia Open Future_ programaren barruan Tecunik  ezarri zuen erronkan.

Bilbon 2014an sortu zen Binary Soul enpresak nolabait errepikatu egin du, urtarrilean BOF_ bizkortze komertzialeko programan parte hartzeko aukeratua izan baitzen

Hemendik aurrera Binary Soulek bere proiektuaren egiazko pilotua egingo du, Tecunik ordainduta.  Gainera 15 000 euroko saria irabaziko du eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen laguntzak eskuratu ahalko ditu, baldintzak betez gero.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA