Infobeaz

Aurrera doa IMQ BOF_ erronka: konponbideen azalpena

Etapa berri bat hasi da IMQ Bizkaia Open Future_ erronkan. Finalistak izan diren zortzi lantaldeek Bizkaia Immersion Trip delakoari ekin diote. 3 egunetan klinikan prestakuntza-saio bat jasoko dute zuzeneko bihotz-biriketako suspertzeari buruz. Esperientzia horrek aukera emango die proposatutako konponbideak hobeto definitzeko.

Apirilaren 11n demoday birtual jardunaldi batean proposamenak defendatu beharko dituzte. 30ean irabazlea nor den jakingo dugu. Horrek proiektuaren egiazko pilotua egin ahalko duĀ  IMQ Zorrotzaurre klinikak ordainduta eta 15000 euroko sari gehigarria lortu ahalko du eta -baldintzak betetzen baditu- Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak jaso ahalko ditu.

34 proposamen aurkeztu ziren erronkari erantzuna emateko. nola lagun dezakete teknologia berriek BBS gaitasunak eskuratzeko?

Aukeratuak izan diren 8ak bost startup, bi ETE eta unibertsitate bat dira, Valentzia, Bilbo, Barakaldo, Donostia, Sevilla, Madril eta Nafarroakoak.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA