Infobeaz

BOF_ erronka berria IMQ Zorrotzaurre klinikarekin

IMQ Zorrotzaurre Klinikak berrikuntza irekiko beste erronka bat plazaratu du Bizkaia Open Future_ programaren barruan. Erronka berriak teknologia berriak baliatu nahi ditu Bihotz-Biriketako Suspertze maniobretan (BBS). Zure proposamena espero dugu!

Erronkan  parte hartu ahalko du IMQ taldea enpresa erreferenteak IMQ Zorrotzaurre Klinikaren bidez ezarritako erronka zatika nahiz osorik konpontzen lagun dezakeen proposamena daukan edozein ekintzaile, startup, ETE, unibertsitate edo zentro teknologikok.

Erronkaren helburua da: Nola erraz dezakete teknologia berriek Bihotz-Biriketako Susperketan gaitasunak ikastea?

Erronkaren helburua proposamen teknologiko bat aurkitzea da, azaldutako alderdi praktikoaren gaikuntza erarik errealistenean egiteko, ahal den neurrian gaur egungo muga fisikoak ezabatuz (kostu handikoa eta garraiatzen zaila). Erronka hau konpontzeko bilatzen diren proposamenek oraingo ikastaroen alderdi praktikoa hobetu behar dute eta emandako konponbideek panpinaren erabileraren edota haren kokapenaren mendean egon beharra ekidin, ordeztu edo gutxitu behar dute.

Hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da, 18.00etan. Aurkeztutako proiektuen artean hamar aukeratuko dira Bizkaia Inmersion Trip eta Demoday birtualean parte hartzeko.

Irabazten duen konponbideak egiazko pilotua egingo du IMQ Zorrotzaurre klinikak ordainduta eta harekin elkarlanean.  Talde sustatzaileak, gainera,  Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 15 000 €-ko saria jasoko du eta Beazen aholkularitza izango du enpresen hazkunderako foru zerbitzuak eskuratu ahal izateko.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA