Infobeaz

Berrikuntza irekiko BBF Fintech programaren lehen edizioa

LABORAL Kutxa eta Kutxabanken eskutik, BBF Fintech Berrikuntza irekiko programaren lehen deialdia hasiko da. Erakunde biok ezarritako erronkari erantzuna emateko hautatutako startupak hauek dira: Deep Karma, Fazil, Finanhub, Fintech Payments, Innkubo, Quantum mads eta Tak Pay.

BBF Fintech Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak finantza-sektorean ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko bultzatutako ekimena da.

Estrategiaren funtsezko puntuetako bat berrikuntza irekiko dinamikak dira. Enpresa handien eta startupen arteko lankidetza, lehenengoetan berrikuntza disruptiboa sustatzeko eta bigarrenen hazkundea bizkortzeko modu gisa. Kasu honetan, Kutxabank eta LABORAL Kutxa dira eragileak.

Berrikuntza programa irekiaren bidez, bi erakundeek beren balio bereizgarria argitara atera nahi dute eta bezeroentzako irtenbide eragingarriak definitu. Horretarako, finantzekin eta teknologia berriekin lotutako zazpi startup espezialista izango dituzte: Deep Karma, Fazil, Finanhub, Fintech Payments, Innkubo, Quantum mads eta Tak Pay.

Datozen asteetan Mondragon Team Academyren metodologiari jarraituz lan egingo dute. Horretarako, 10-12 pertsonako talde bat sortuko da, hainbat teknologia-arlotan ezagutza izango duena: Big data, Blockchain, Zibersegurtasuna, mugikorrekin egindako ordainketak, etab.

Taldeak elkarrekin lan egingo du finantza-sektorearen erronka bat definitzeko, eta hori konponduko duten irtenbide berritzaileak asmatuko ditu.

Programa 2 edo 3 eguneko 6 modulutan oinarritzen da.

2021eko urtarrilean, proposamenen aurkezpen bat egingo da, eta bertan, parte hartzen duten banketxeetako eta BBF Fintech-eko pertsonek osatutako epaimahai batek erabakiko du potentzial handiena duen ideia, LABORAL Kutxa, Kutxabank eta BBF Fintech-en partner teknologikoa den Dominion Digital-ekin batera garatuko dena.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA