Infobeaz

Axalkoren inbertsio-erronda Crowdfunding Bizkaian

Axalko Bizikletzak finantzaketa bilatzen ari da, Crowdfundig Bizkaia plataformaren bidez. Helburua 150 000 € lortzea da eta kanpaina uztailaren erdialdera arte egongo da zabalik.

Axalko Bizikletak S.L. enpresak bizikleta bakanak fabrikatzen ditu, neurrira eginda eta guztiz pertsonalizatuta. Fabrikazioan prestazio handiko egur teknikoa eta  teknologia esklusibo eta patentatua erabiltzen du.

Azken emaitza gama handiko produktu bat da, kontrasteekin nabarmendua. Ezaugarrietako bat berrikuntza teknologikoa eta eta pieza bakoitza fabrikatzeko artisau-lana da. Euskal Herriari oso lotuta dago eta arrakasta handia lortu dute Europako erdialdeko eta iparraldeko merkatuetan. Garrantzi handia ematen diete xehetasunei eta bizikletak norberak adierazteko tresna dira, jasangarritasun eta gizarte eraldaketan esku hartzen dutenak.

Produktua garatzen eta hobetzen hamar urte baino gehiago eman ondoren Axalkok erabaki du nazioartera jauzi egitea. Crowdfundig kanpaina honen helburua prozesua bizkortzea da eta lortzeko bideragarritasun-azterketa zorrotza gainditu dute.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA