Infobeaz

ARIN, Startup iraunkorrak azeleratzeko programa

PwCk bultzatzen duen Tangram azelerazio-programa, Impact Hub-en laguntzarekin eta Beaz, Seed Capital eta Bilbao Ekintzaren laguntzarekin, ARIN bihurtzen da, balio handiagoko proposamena, azelerazio-zerbitzuetan zabalagoa eta bertan parte hartzen duten proiektuetarako eragin handiagoa duena. 

Sortu berri diren startupei laguntzeko helburuari eusten zaio, proiektu iraunkor eta zirkularrekin; hain zuzen ere, dagoeneko Gutxieneko Produktu Bideragarria (MVP) dutenak eta trakzioa erakusten dutenak dira proiektu horiek.

Profil horretan sartzen dira Addvance Manufacturing TechnologiesEcoDictaMínima OrganicsPulexlab eta Recircular. Horiek dira lehen edizioko epaimahaiak aukeratu dituen bost startup-ak.

Hiru hilabetez, beren proiektuetan sakontzeko aukera izango dute, eta, horretarako, adituen laguntza eta prestakuntza eta aholkularitza izango dituzte.

Etapa hori gainditu ondoren, proposamenak aurkeztuko dituzte Ecosystem Day topaketan. Topaketa Bilbon izango da, 2022ko urtarrilean, eta bertan aukeratuko da proiektu irabazlea. Saria PwCk emandako aholkularitza zerbitzua izango da, 25 000 eurokoa.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA