Infobeaz

Argieskema, 4.0 mantentzearen bidean

Argieskema,Urduñako kooperatiba gazteak, 2017ko Urratsbat saria irabazi du teknologia alorreko enpresarik onena atalean. 

Idoia Fernández eta Carlos Arranz ekintzaile gazteek sortu zuten duela urte t’erdi eta haien proposamena industria instalazio bateko datuak jaso, antolatu eta digitalizatzeko teknologia da, Eplan plataformaren bitartez, mantentze arin eta eraginkorra bermatzen duen dokumentu artxiboa sortuz.

Proiektua 4.0 mantentzearen aurrerapena da eta haren bidez Batz, Benteler eta Masa enpresen hornitzaileak bihurtu dira. Gainera,  Tubacex eta Montajes Eléctricos Llodio enpresentzat ere lan egiten dute.

Argieskema enpresak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren eta Beazen laguntza du.

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA