Infobeaz

Abian dago MassChallenge-Biscay deialdi berria

Urtarrilaren 20an MassChallenge-Biscay programaren 5. deialdia irekiko dugu. Programa horri esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat startupek Bostonen proiektuak bizkortzeko tailer trinko batean parte hartu ahal izango dute martxoaren 30etik apirilaren 2ra.

Azken 10 urteetan eratutako startupak bilatzen ari gara,  proiektu berritzaile eskalagarri bat dutenak, garapen propioa dutenak eta teknologikoki jada baliozkotutako soluzio bat dutenak.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna otsailaren 3a da. Lehenengo baheketa batean 25 enpresa aukeratuko dituzte, eta, martxoaren 4tik 6ra bitartean, euren proiektua defendatu beharko dute Bilbora joandako MassChallengeko talde baten aurrean; hilaren 6an bertan, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako teknikariekin batera, Bostonera zein 15 enpresa joango diren erabakiko dute.

Hori lortzen dutenek astebetez boot camp bat jarraituko dute, gastu guztiak ordainduta. Tailer espezializatuetan eta trebakuntza eta tutoretza saioetan parte hartuko dute, eta beste sailkapen bat egingo dute, 3 euskal startup MassChallengeko munduko finalaurrekoetara iritsi ahal izateko.

 

Urtarrilaren 22an (16:00) informazio jardunaldi bat antolatu dugu Beazen. Bertan, programaren gakoak azalduko dizkizuegu eta aurreko edizioetako esperientziak partekatuko ditugu. Zuen zain egongo gara!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA