Infobeaz

Bizkaia Enpresaren 9. Topaketa

Otsailaren 20an Bizkaia Enpresaren 9. Topaketa antolatu dugu.  Beste urte batez, Beaz-en funtsa eta arrazoia diren enpresa eta ekintzailerekin bilduko gara.  Berriz ere, ON Bizkaia sariekin egindako lana aitortuko dugu eta gai interesgarri batean sakonduko dugu, edizio honetan ekosistema kolaboratiboetan, alegia.

Urtero, otsailean, BECeko topaketa batera joateko gonbita egiten die Beaz-ek bere lankide dituen enpresa batzuei. Topaketa horren bidez, balantzea egin, berehalako helburuak partekatu eta hausnarketa berriei ateak irekiko zaizkie.

Bi ordu pasatxoan, Foru Aldundiaren eta enpresen arteko lankidetzaren gaurkotasunari buruzko gaia jorratzen da Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak,  Olatz Goitia Beaz-eko zuzendariak, mahai-inguruan parte hartzen duten enpresek (ArtecheBasque Health ClusterBiolan eta Ultrasound-Innovation Medtech), On Bizkaia sariaren irabazleek eta topaketara gonbidatutakoek izaten dituzten hitzaldien bidez.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA