ON Bizkaia sariak

logo-on-saria
Beazek ematen dituen ON Bizkaia sariek Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak goraipatzen dituzte gure Lurraldean jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzen egindako ekarpenarengatik.

Kategoriak
Lehiaketan bi sail daude: enpresa proiektua eta ibilbidea. Lehenengoan Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Enpresen sorkuntza, Berrikuntza, Nazioarteratze, eta Bizkaia Sortzailea programetara aurkeztu diren proiektuak dira hautagai. Kasu guztietan Sailak finantzatu eta Beazek kudeatzen dituen ekimenak dira. Gainera, enpresa ibilbidea nabarmentzeko beste bi sari ematen dira: bata startup baten ibilbiderako eta bestea spinoff baten ibilbiderako. Aldundiaren enpresak sortzeko programaren laguntzaz sortutako enpresak dira, eta Beazek haien jarraipena egin du azken bost urteetan.
Aukeraketa
Proiektuen aukeraketa Beazko zerbitzu teknikoek eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak elkarrekin sail bakoitzeko proposatzen dituzten hautagaietan oinarritzen da. Hautatzeko oinarrizko irizpidea honako hau da: proiektua onetsi zenean enpresa bakoitzak aurkeztu zituen jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko aurreikuspenen betetze-maila. Halaber, proiektuaren interesgarritasuna eta berezitasunak ere aintzat hartuko dira (tamaina, sektorea, emaitzak, inguruabarrak, etab.) eta garrantzitsua da saritzen diren lau esperientziak Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen eguneroko nondik-norakoen erakusgarri izatea.
Saria
Saritutako enpresa guztiek ON domina jasoko dute. Gainera, aukeratuak izan diren lau proiektuek sei hilabetez laguntza izango dute beren proiektuak bizkortzeko. Laguntza hau Ekonomi eta Lurralde Garapena sustatzeko Sailak eta Beazek finantzatuko dute eta helburua proiektuak ahal lasterren ezarritako jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzeko aurreikuspenak betetzea da.

Save

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA