Infobeaz

Innovation Bridge programa; Bizkaiko sei enpresak Jyväskyläko ekosistema ekintzailea ezagutu dute

Irailaren 25etik 29era Bizkaiko sei start-up Finlandiara bidaiatuko dira Jyväskylä eskualdeko ekosistema ekintzailea ezagutzeko. 

Hala nola  InnomyIsauki Food, Universal-Omics, FisifyKimet Sport eta Mugikon (Active Parks). Lehenengo hirurak nutrizioaren sektorekoak dira eta azken hirurak, ordea, kirol errendimenduarenak.

Bidaia Beaz eta Jyväskyläko Ekonomia Sustatzeko arloaren artean sinatutako akordioaren barruan dago. Helburua elkarren artean hobeto ezagutzea eta nazioarteko lankidetzarako aukerak hautematea eta sortzea da.

Finlandian egongo diren astean zehar, hautatutako enpresak topatu egingo dira hainbat korporazio, start-up eta unibertsitaterekin, eta ekosistema zientifiko-teknologikoaren ezagutzan sakondu eta ekintzailetza laguntzeko politikak ezagutuko dituzte.

Aurrerago, Finlandiako hainbat start-up Bizkaira etorriko dira

 

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA