Infobeaz

Bizkaiaren eta Jyväskylä-ren arteko Berrikuntzaren Programa

Beazek eta  Jyväskyläko hiri finlandiarrak akordio bat sinatu dute bi ekosistemetako enpresak lotzeko.

Finlandiako Jyväskylä-ko Ekonomi Sustapen saiak eta Beaz-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute bi eskualdeetako enpresa txiki eta ertainak eta ekintzaileak konektatzeko programa bat abian jar dadin.

Erakunde batek zein besteak ekintzailetza-proiektuen nazioarteko hazkundea eta garapena eta enpresa-berrikuntza bultzatzeko helburua partekatzen dute. Gainera, biek ezagutza dute, esperientzia luzea sustapen ekonomikoan eta sare lokal eta globalean.

Elkarrekin ikastea eta ETEek eta startupek ekosistema desberdin eta aldi berean hurbil bat ezagutzea erraztea da Bizkaia-Jyväskylä izeneko Berrikuntza Programaren helburua.

Zehazki, programa horri esker, 10 enpresa finlandiarrek astebetez bidaiatu ahal izango dute Bizkaira, eta alderantziz: bertako 10 konpainiak Jyväskylära bidaiatu ahal izango dute. Asmoa da misio horiek aukera ematea bi inguruneen ezagutzan sakontzeko, lankidetza-aukerak detektatzeko eta sortzeko, baita enpresak beren ekosistemaren enbaxadore bihurtzeko ere.

Beste helburuetako bat enpresa-berrikuntzako ekimenen trukea sustatzea da, berrikuntza irekiko erronken, startup fluxuen eta inbertsioen bitartez.

Jyväskylä-ko Udalak eta Beazek bere gain hartzen dituzten konpromisoen artean daude parte-hartzaileak hautatzea, lan-agendak definitzea, elkarren intereseko deialdiak zabaltzea eta ekosistema batean zein bestean startup eta enpresak ezartzen laguntzea.

Zubi-lanerako berrikuntzaren izendapenak adierazten duen bezala, xedea da programa honek bat egitea, jakinaraztea eta enpresentzako laguntza egonkorra izatea. Lehenengo edizioa abian da.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA