Infobeaz

700 startup baino gehiago inskribatu dira BIND 4.0ren 7. edizioan

Berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak itxi egin du enpresa industrial handiekin startupak azeleratzeko programaren zazpigarren edizioaren deialdia. Startupentzako azken deialdi honek 70 herrialdetako inskribatutako 700 hautagaitza baino gehiago erregistratu ditu, eta aurreko urteetako zifrak sendotu ditu.

Azelerazio-programako parte-hartzaileak 2023ko urtarrilean jakinaraziko dira, eta BIND 4.0 ekimen honen parte diren 70 partner enpresa handiek hautatuko dituzte. Enpresa horiek arlo hauetan daude espezializatuta, beteak beste: industria adimenduna, energia garbi eta jasangarria, elikadura eta osasuna.

Inskribatutako startupen jatorriari dagokionez, Europako startupek hautagaitzen ia % 60 hartzen dituzte, 483 guztira. Zehazki, Euskadik 48 hautagaitza ditu guztira, eta Estatuko gainerako herrialdeetan daude hautagai gehien (91).

BIND 4.0ren hautagaitzetan aurkeztutako teknologien aplikazio-sektoreei dagokienez, nabarmentzekoa da aurten startupen % 45ek industria adimendunaren arloan aplikatzeko ahalmena duten soluzioak aurkeztu dituztela. Jarraian, bigarrenik, energia garbi eta jasangarriaren sektoreari aplika diezaioketen teknologiak daude (% 21eko ordezkaritza dute); hirugarrenik, proiektuen % 19k osasun-sektorean dute aplikazioa; eta beste % 15ek elikagaien segmentuan erabiltzeko kasu bat dute.

Gehien nabarmentzen diren teknologia berriei dagokienez, aurten erregistratutakoen % 50ek Adimen Artifizialaren, Gauzen Interneten edo Big Dataren alde egiten dute. Ondoren, beste teknologia disruptibo batzuk daude: errealitate birtuala eta areagotua, fabrikazio gehigarria, elkarlaneko robotika, ikuspen artifiziala eta zibersegurtasuna, besteak beste.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA