Infobeaz

Beaz Acceleration Program: Aholku-kontseilua

Martxoan Beaz Acceleration Program izeneko programari doakionez eskaerak aurkezteko epea ireki genuen. Data zehazteko aukera emango diguten xehetasunak azkentzen ditugun bitartean, programaren
garapen osoan zehar hautatzen diren startupekin batera egongo den aholku-kontseiluaren bideoak uzten dizkizuegu. 

Enpresa-hazkunderako gakotzat jotzen ditugun bost gaitan adituak diren profesionalak ditugu. Ondoko hauek dira gaiok: finantza-kultura, negozio-ereduak, alderdi juridikoak, komunikazioa eta networking
industriala.

Mathieu Carenzok inbertitzaile potentzialentzako diskurtso erakargarri bat egituratzen lagunduko die startupei, baita inbertitzaile potentzialen beharrak ulertzen ere. Horrela, finantzatzeko garaian arrakasta izatekodituzten aukerak optimizatu nahi dira.

Néstor Guerrak erakutsiko die nola identifikatu eta ulertu beren negozio-ereduaren elementuak, hots, bezeroari balioa sortzeko aukera
emango dioten elementuak.

Isabel Vallejo hasieratik guztiok sentsibilitate juridikoa norbereganatzen saiatuko da, geroago konpondu beharreko gatazka konplexuagoak sortzea saiheste aldera.

Aletxu Echevarríak komunikazioaren garrantziaz hitz egingo du, eduki garrantzitsuak sortzeaz eta horiek planifikatzeaz, kontsumitzaileei nola, noiz eta zein mezuren bidez eragiten jakiteko.

Norberto Mugarzak merkatuan ahalik eta denborarik laburrenean sartzearen garrantzia azpimarratuko du, eta kalitatezko kontaktuak jarriko ditu startupen esku, proiektua kontrastatzeko, fokalizatzeko,
zehazteko edo birfokatzeko.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA