Infobeaz

42 Urduliz – Etorri munduko programazio-eskolarik onenetako batera

Apirilaren 12an ateak zabalduko ditu 42 Urduliz-ek. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Telefónicak elkarrekin sustatzen duten programazio-campus honetan -denentzat zabalik dago eta dohainik da- sartu nahi baduzu, izena eman dezakezu jada.

18 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake, edozein prestakuntza duela ere, aldez aurretik titulazioa izan edo ez. “Motibazio, dedikazio eta iraunkortasun handia” eskatzen da.

Izen-emateak www.42urduliz.com webgunearen bidez egin behar dira. Lehen fase honetan nahikoa izango da oinarrizko datu batzuk zehaztea eta online bi test egitea: 10 minutuko memoria-ariketa bat eta 2 orduko pentsamendu logiko-matematikoko proba bat.

Biak gainditzen dituztenek “igerileku” fasera joateko aukera izango dute, 26 egun irauten duen proba, eta funtsezkoa izango da 42 Urdulizen behin betiko onartzeko.

Lau aste horietan, hautagaiak campusean izango duten egunerokotasunera hurbilduko dira. Batez beste 10-12 egun igaroko dituzte Urduliz Dorrean, proiektuak egiten, 42 metodologia deskubritzen (peer to peer) eta oinarrizko  programazio-ezagutzak lantzen, hutsetik hasita.

Behin Igerilekua gaindituta, 42 Urdulizen parte hartuko da. Ezarritako denborarik gabe, ikasle bakoitzak ezarriko ditu ikaskuntzaren iraupena eta erritmoa, baina batez bestekoa hiru urte eta erdikoa izaten da, prestakuntza osatu arte.

42 Urduliz egongo da Urduliz dorretxean kokatuta, 2 400 m2-ko eremuan, 5 solairutan banatuta, 600 parte-hartzailerentzako edukierarekin, eta 2021eko lehen seihilekoan irekiko ditu ateak.

2020an, 75 herrialdetako 2 milioi garatzailek osatutako CodinGame plataformak prestakuntza digitaleko eskolarik onena izendatu zuen.

 

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA