Infobeaz

Aldundiak 17 laguntza-programa aurkeztu ditu Bizkaiko enpresentzat

“Ekitaldi honetan, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak, Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko Zuzendaritzaren bidez, 17 programa jarri ditu enpresa eta ekintzaileen eskura. Programa horiek, guztira, 24 950 000 euroko laguntza ematen dute Bizkaiko enpresen ekintzailetza, nazioartekotzea, berrikuntza, talentua erakartzea eta merkataritza-suspertzea sustatzeko eta laguntzeko”.

Horrela laburbildu du Ainara Basurko diputatuak zuzentzen duen Sailak datozen hilabeteetarako prestatu duen ekintza plana; “pandemiaren ondorioengatik oraindik konplexua eta zalantzazkoa izango den denbora”.

“Aurreikuspen horiek, lurraldeko ekonomia-sarearen errealitatea eta pandemiak esparru eta sektore askotan eragin dituen aldaketak kontuan hartuta, 2021eko kudeaketa-plana zehaztu dugu, foku bikoitzarekin. Alde batetik -azaldu du-, jarduera ekonomikoen biziraupenean eragitea helburu duten ekintzak ditugu, kaudimen eta likidezia beharrei aurre eginez eta eskaera ahal den neurrian suspertuz. Pandemiak larri kaltetutako sektoreei bereziki zuzendutako neurriak dira, hala nola turismoari, merkataritzari eta ostalaritzari. Besteak beste, mikrokredituak, premiazko laguntza zuzenak edo eskaria sustatzeko bonuak. Bestetik, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasun-palanketan eragin nahi duten ekimenak “.

Azken horiei dagokienez, Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari Joseba Mariezkurrenak esan du programen eskaintza birformulatu dela, eta 17 proposatu direla, bost kategoriatan taldekatuta (Ekintzailetza, Berrikuntza, Nazioartekotzea, Talentua eta Suspertze Adimenduna), eta kasu batzuetan guztiz berriak direla, Digitalizazioa eta Ekonomia Berdea, esaterako.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA