Infobeaz

1. Provider enpresa ideien lehiaketako talde irabazleak

Beitxu Studiosek eta Birziplasticek garatutako proiektuek irabazi dute Provider enpresa-ideien lehiaketa. Bizkaiko Foru Aldundiak eta  Tknikak bultzatzen dute programa, 4.0 industriarako soluzio-hornitzaile diren negozio berrien ekintzailetza sustatzeko.

Lehiaketaren ebazpenak amaiera eman dio Provider lehiaketaren lehen edizioari. Bertan, prestakuntza jaso duten 260 ikaslek hartu dute parte, eta fabrikazio adimendunerako funtsezkoak diren teknologiekin lan egiten duten enpresen kasua ezagutu dute: Dronak, Gogoa, Addimen, 3D Lan, Innovae

Proiektu irabazleek aurrera jarraituko dute; izan ere, sariak ezartzen dituen 1.000 euroez gain, Beitxu Studios eta Birziplastic enpresetako taldeak BIC Bizkaia. inkubagailuan sartuko dira irailetik aurrera.

Ekintzailetza-aretoan sei hilabetez lan egin ahal izango dute beren proiektuak garatzen. Beitxu Studiosen kasuan, errealitate birtualaren aplikazio bat lanbide-heziketan erabiltzeko; Birziplastic-i dagokionez, birziklatze osoko proiektua industria arloan.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA