Infobeaz

Sorkuntza-proiektuaren ON saria – Revenant Industrial & Ports Machinery

2022an Gordexolan sortu zen startupa da, edukiontzietarako manipulatzaileen, tona askoko orgen eta energia alternatiboek higiarazitako barne-logistikako soluzioen birmanufakturan espezializatua. Revenantek % 100 biogasa den Europako lehenengo motorra plazaratu du, diesel-motor tradizionalen balizko oinordea, emisioak nabarmen murrizteko eta energia-errendimendua hobetzeko gai dena. Haren eredua ekonomia zirkularrean oinarritzen da, osagaien % 60 eta % 70 artean berrerabiltzen baitu ekipo berriak lortzeko, CE zigiluarekin. Gainera, birmanufaktura-prozesuak monitorizatzeko eta optimizatzeko soluzio digitalak integratzen ditu, betiere trazabilitatea eta kontrola bermatuta. Alonsotegin lantegi berri bat altxatu duela, 1,3 milioi euroko fakturazioa gainditzea aurreikusi du, eta, horrela, hazkundea eta nazioartean duen posizionamendua sendotzea.

 

 

, ,