Infobeaz

Reto Biok! Bilbao Port

Beazek beste Biok! erronka bat plazaratu du, oraingoan Bilboko Portuko Agintaritzarekin batera. Proposamen berritzailea da, administrazioak berak eta administrazioak proposatutako erronka delako, eta Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozesuaren atarikoa delako. 

Bilboko Portuko Agintaritzak planteatu duen erronkak ondorengo izenburu hau du: “Zein da modurik egokiena kaian aire zabalean biltegiratuta dauden solteko gai solidoetako partikula lausoak inguruko enpresetara ez sakabanatzeko? 

Erronkak honako premia hauei erantzuten die: 

Bilboko portuak zenbait kai ditu solteko gai solidoak biltegiratu eta zamalanetan jarduteko. 2020. urtean horiek portuan hainbat enpresa emakidadunen bitartez kudeatutako trafiko guztiaren % 12,4 izan dira (ikusi erantsitako fitxategia, solteko gai-mota eta tonekin). Solteko gai gehienak tontorretan biltegiratuta daude aire zabalean. Beraz, fenomeno meteorologikoak (hala nola haizea) edo zamalanetako mugimenduak berak direla eta, partikulak sakabanatzen dira, eta materialak askatutako hautsaren arabera, inguruko enpresek eragin larriak izan ditzakete. 

Lehenik eta behin, jardueraren ondorioz ingurunean eragina minimizatzen duten neurriak ezartzean solteko gai solidoak biltegiratu eta manipulatzen dituzten enpresa emakidadunak dira arduradunak. Bestalde, gaur egun neurri aplikagarririk egonkorrenek inbertsio garrantzitsua eskatzen dute, eta proiektu handiak dira, beraz, gauzatzeko zailak. Azkenik, neurriek ahalik eta gutxien eragin edo kaltetu behar dute solteko gai solidoen biltegiratze- eta zamalan-jardun horietan, eragin handia baitute horiekin lanean dabiltzan enpresen kostuetan.


Jornada informativa: 7 de julio.

Para informar de las características y detalles del reto, hemos organizado una jornada online el próximo 7 de julio. Para asistir deberás cumplimentar el formulario de inscripción

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA