Infobeaz

Cohes3ion: eskualdeko sinergiak RIS3 estrategiak bultzatzeko

Cohes3ion proiektuak aurrera jarraitzen du, une honetan modu birtualean. Ekainean bilerak egin ditugu Calabria eta Errumaniako ipar-mendebaldeko eskualdeetako gure kideekin. Uztailaren 9an berriz elkartuko gara urrutitik.

BEAZ buru duen Interreg Europe proiektua da Cohes3ion, eta Europako zazpi herrialdetako bederatzi kidek parte hartzen dute bertan: Italia, Errumania, Irlanda, Alemania, Suedia, Polonia eta Galesek.

Helburua da tokiko eta eskualdeko gobernantza-ereduak aztertzea, EBk bultzatutako Espezializazio adimenduneko Estrategien (S3) eragina hobetzeko.

Horretarako, beste ekimen batzuen artean, ikaskuntza-bidaiak antolatzen dira, eta eskualde bakoitzak jardunbide egokien kasuak aurkezten ditu. Joan den urrian hasi zen proiektua Bizkaian. Urtarrilean taldeak Ruhrreko metropolia bisitatu zuen; ekainean -online- Calabria eta Errumania ezagutu zituen.

Esperientziak trukatzen diren bitartean, erronka berriak eta eskualdeen arteko sinergiak identifikatzen ere lan egiten da. Horixe da hurrengo topaketaren helburua: bazkide bakoitzaren erronkak ezagutzea eta horiei aurre egiteko ekintza-plan bat zehaztea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA