Tag Archives: sariak

Startup baten ibilbidearentzat ON Bizkaia saria: Nuuk Mobility Solutions

Nuuk Mobility Solutions startupa 2012. urtean sortu zen ibilgailu elektrikoak merkaturatzeko. Ingeniaritzako berezko taldea eratu ondoren, enpresa hiri-garraioaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko teknologiak garatzen espezializatu zen.

Trantsizio digitaleko proiektuarentzat ON Bizkaia saria: PEVASA

PEVASA Bermeoko enpresa da, eta tunido tropikalak arrantzatzen dihardu. Betiere arrantza arduratsuaren abangoardiari erreparatuz, hornidura-katea iraultzatu duen soluzio digitala inplementatu du. Berrikuntza irekirako BIOK! erronkaren esparruan egin du, Code Contract eta bere Trackline plataformarekin batera.

Berrikuntza- eta hazkuntza-proiektuarentzat ON Bizkaia saria: Jeremias España

2007. urtean, Jeremias España, sortu zen Jeremías GmbH Alemaniako industria-taldearen barruan. Izan ere, berokuntzaren eta aireztapenaren sektorean marka liderra da. 2021ean, Iurretan produkzio-planta inauguratu zuen. Taldearen barruan modernoena eta automatizatuena da. Gainera, 5 fabriketatik handienetarikoa da eta Europan sektorean produkziorik handienetarikoa du.

Nazioartekotze-proiektuarentzat ON Bizkaia saria: Sparber Líneas Marítimas

Sparber Group enpresa-talde bat da, eta garraio-modu anitzen logistika eta garraioan espezializatuta dago. Izan ere, Sparber Líneas Marítimas taldeko negozio-unitate nagusia da, besteak beste, honako zerbitzu hauei esker: itsas multzoketa eta edukiontzien karga osoak.

ON Bizkaia Sariak 2024

N Bizkaia sariek urtero Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen dituen programen laguntza duten proiektuak aintzatesteko dira. Nolanahi ere, kudeaketa horretan Beazek lankidetzan dihardu.

Beaz saritua 2023ko Human Hub Sarietan

“Bilboko eta Bizkaiko pertsonen enplegua eta ekintzailetza eta aktibazio profesionala babesteagatik”, Olatz Goitia Beaz-eko zuzendariak Human Hub Sariak 2023 saria jasoko du Economic Revival kategorian.

ON Bizkaia sariek hamar urte bete dituzte

Beazek sortu zituen 2014an, eta haien helburua da foru-programek lagundutako proiektuek eta enpresek jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzeari egiten dioten ekarpena aitortzea. 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA