Tag Archives: esker_On_2022

Arteche Teknologia Zentroa

Likido biodegradagarri berrien analisia, tentsio altuko isolamenduetan aplikatzeko, fluido dielektrikoa biodegradagarri batekin ordezteko helburuarekin eta transformadoreko gainerako osagaietan duen eragina aztertzeko: eraginkortasuna; materialen bateragarritasuna; diseinua; diagnostiko-estrategiak eta iraunkortasuna. Arteche Centro […]

Azti

AZTI zentro teknologikoak eta Lovainako Unibertsitateak Enviroscore garatu dute; ingurumen-etiketatzeko sistema honek aukera ematen du erraz ezagutzeko elikagaien eta edarien ingurumen-jasangarritasun maila saltokian bertan eta, gainera, kontsumo eta produkzio arduratsuak […]

Basq sneakers

Enpresa honek birziklatutako materialekin erabat egindako kirol-zapatilak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen ditu: plastikozko botila zaharrak; kotoi organikoaren hondakinak edo baztertutako pneumatikoak. Uste dute moda planeta zaintzeko tresna bat dela. Enpresaren […]

Delikatetxe

Kooperatiba hau helburu bikoitzarekin sortu da: elikagai-hondakinak murriztea eta tokiko ekoizleak babestea. Elikadura-katean baztertzen diren elementuak baliatzen ditugu 0 km-ko kalitatezko produktu osasuntsuak egiteko, horretarako ekonomia zirkularreko prozesuak erabiliz. Delikatetxe

Ekasa

“Zero Papel” proiektua martxan jartzea, paperaren eta inprimagailuen erabilera erabat deuseztatzeko, enpresak irekita dituen jendaurreko 64 lokaletan. Horretarako, digitalizazio-prozesu bat burutu dute eta lan-prozesu berriak ezarri dituzte.

Ekobideak

Kooperatiba txiki honek geologia eta ingurumena sustatzen ditu, turismo geologikoko eta ingurumen-hezkuntzako zerbitzuak emanez. Sentsibilizazio-, kontzientziazio eta hezkuntza-proiektuak garatzen dituzte, uneoro bilatuz garapen jasangarria. Europa mailan jasangarritasunaren eremuan ziurtatutako Euskadiko […]

Euskooters Mobility

Startup honek turismora bideratutako patinete elektrikoen alokairu partekatuko sistema bat garatu du. Mugikortasun jasangarriko aukera bat proposatzen dute hiritik mugitzeko, bisitatzen gaituztenei aukera emanez modu desberdinean mugitzeko, arinago eta emisiorik […]

Impredecible

Basoa gizarte-enpresak sustatzen du ekimena, partikularrak, enpresak eta turistak sentsibilizatzeko garapen jasangarriari dagokionez. Proposatzen dute, naturagune babestu batean, zuhaitz autoktonoen baso kolaboratzaile bat landatzea. Karbono-aztarna bizitza-aztarna bihurtzeko modu bat. Impredecible

Izaro Sub

Kirol-sozietate honek ekimen desberdinak garatzen ditu ingurumena eta itsas ingurunea babesteko eta garbitzeko. Besteak beste, Zero Plastiko Urdaibai ekitaldia antolatzen du, milaka boluntario biltzen dituena urtero Urdaibaiko kostalde osotik egiten […]

Lantegi Batuak Fundazioa

Maskaren bilketa eta birziklapena Osakidetzaren osasun-zentro eta ospitaleetan. Horietatik, hondakinen tratamendurako planta batera eramaten dira, pirolisi bidez erretzeko. Prozesu horrekin, plastikoa tenperatura altuetara deskonposatzen da eta erabilera industrialerako olio bat […]

  • 1
  • 2
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA