Tag Archives: DFB

Abian dago Energy Intelligence Center-en lehen proiektua

Energy Intelligence Center-en aurrera eramango den lehen proiektua mugikortasun iraunkorreko unitate bat sortzea izango da. EIC Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Foru Sailak legealdi honetan dituen bederatzi proiektu estrategikoetako bat da eta Petronor-en laguntza du.

Bizkaiko Aldundiaren Enpresak nazioartekotzeko programa

Martxoaren 1etik aurrera  herrialde berri batean sartzeko proiektua daukaten Bizkaiko ETEei laguntza emateko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sailak eman eta Beazek kudeatzen dituen diru-laguntzak eskatu ahalko dira.  Aurten zenbait berrikuntza sartu dira nazioartekotze-dekretuan.

Bizkaiko Aldundiak Bizkaia Goazen 2030 aurkeztu du

Unai Rementeria ahaldun nagusiak Euskalduna Jauregian Bizkaia Goazen 2030 aurkeztu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren berehalako ekintza-estrategia Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu-plana, data, inbertsio eta hartzaile zehatzekin 120 jarduketa barne hartzen dituena.

Bizkaiak berritu egin du Innobideak programarekin duen konpromisoa

Aurten ere Bizkaiko Aldundiak  onartu du lurraldeko enpresen lehiakortasuna sustatzeko asmoen protokoloa berritzea, Innobideak programaren bitartez. Programa hau enpresa txiki eta ertainentzat da, batez ere, lehia globalaren barruan, haien garapen eta hazkunderako oinarri sendoak ezartzen laguntzeko behar duten babesa emateko.

BFA -Berrikuntza Sustatzeko Plana 2016

Oraindik eskaerak egiteko epea zabal dadin hilabete batzuk gelditzen diren arren badakigu zein diren 2016ko Berrikuntza Sustatzeko Planaren xehetasunak. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko enpresek lehiatzeko eta berritzeko duten gaitasuna handitu nahi du Planaren bidez eta Beazek laguntza ematen du. 

Bilbao Bizkaia Film Commission aurkeztu dute

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia Film Commission aurkeztu dute, ikus-entzunezko produktuen, film luzeen, animazioen, film laburren, dokumentalen, sailen, iragarkien eta erreportajeen grabazioak kudeatzeko, sustatzeko eta erakartzeko zerbitzua.

Aldundiak Elkarlanean 2015 egitarau berria prestatu du

Aldundiak egitarau berri bat  prestatu du –Elkarlanean– enpresen arteko berrikuntzarako lankidetza-prozesuak errazteko, bereziki partzuergoa eratzeko lehen faseetan, eta bitarteko eragileek eta enpresa eragileek era honetako proiektuak dinamizatzeko egindako ekintzak indartzeko. Honako hau joko da berrikuntzarako lankidetzatzat: hiru edo hortik gorako enpresa independenteren arteko akordio bat, euren ezagutzak, gaitasunak, baliabideak eta arriskuak konpartituz, negozio-aukera bat identifikatuta […]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA