Infobeaz

Bizkaiko Aldundia: 49 M€ ekonomia berreskuratzeko eta lanpostuak sortzeko

pradalesBizkaiko Lurralde Historikoko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren 2016rako aurrekontuak 245 029 000 eurokoak dira eta lurraldeko bide sarea hobetu eta ekonomia berreskuratzeko baliatuko dira.  
Sailaren aurrekontuetan, legegintzaldirako jarduera ardatz estrategikoen ildotik, hainbat jarduera jaso dira ekintzaletza eta enpresa mundua sustatzeko, berrikuntza indartzeko, nazioartekotzea eta talentua bultzatzeko, Bizkaia sustatu eta turismoa erakartzeko, bide sarea kudeatzeko, lurraldeko azpiegiturak garatzeko eta industria azpiegiturak indartzeko.

Berrikuntza

Ddatorren ekitaldian 3i programa berria jarriko da martxan, berrikuntzari, inbertsioari eta nazioartekotzeari babes osoa emateko, 1,75 milioi eurotan. Horrez gain, enpresa arteko lankidetzari bultzada handia emango zaio, Elkarlanean programaren bidez enpresa txiki eta ertainak haz daitezen. Horretarako, programa horrek 1.200.000 euroko aurrekontua dauka.

Atal honetan energiaren sektorea babesteko proiektu estrategikoa azpimarratu behar da, hots, Energy Intelligence Center (EIC) delakoa. EICren 0. Fasean 300.000 bideratu dira berau martxan jartzeko.

Bestalde, industriako produktu, prozesu, kudeaketa, pertsona eta langileen gaineko berrikuntzarako laguntzetarako aurrekontua 4,5 milioi eurokoa da. Eta pertsona autonomoen eta enpresa txiki eta ertainen inbertsioa  babesteko programetako laguntza indartuko da (AFA eta AFIPYME), 2.700.000 eurotan. Halaber, 2 milioi eurorekin finkatuko da proiektu estrategikoak babesteko Berrikuntza Funtsa.

Automobilgintzaren sektorea indartzen ere jarraituko da, 5,5 milioi eurotan, Automotive Intelligence Center-eko II eta III. faseetarako.

Nazioartekotzea eta talentua

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak guztira 4,45 milioi euro bideratuko ditu enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko babesa ematera, nazioartekotze programaren bidez eta nazioarteko partzuergoak sustatzeko programa berriaren bidez.

“Doing Business in Biscay” programari dagokionez, 2016an 775.000 euro bideratuko dira berau martxan jartzeko. Doing Business in Biscay programa enpresa inbertsioak, start-upak, talentua, I+G+b unitateak, inbertsio funtsak eta nazioarteko erakundeak erakartzeko zerbitzu integrala da.

Talentua eta bikaintasuna babesteko programa eta ekintzek, bestetik, 2,62 milioi euroko aurrekontua izango dute 2016an.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA